04 Mar 2018

Murgildu Ezarriren webgune berrian

Gure betiko helbidea www.ezarri.com da. Eta martxotik aurrera ere helbide horretan egongo da gure webgune berria. Horren bidez, 300 erreferentzia baino gehiago ditugula jakinarazi ahalko dugu, eta egunean erreferentzia horien 8.000 metro karratu baino gehiago ekoizten ditugula teknologia berrienekin, bai eta bikaintasuna bilatzen dugula ere mundu osoan ditugun bezeroentzako zerbitzuan. Gainera, gure ekoizpenaren % 70 esportatzen dugu, eta bost kontinenteetako 70 herrialdetan baino gehiagotan saltzen dugu.

Ezarriren webgunearen diseinu berrian diseinuen ahalmen bisuala nabarmentzen da. Eta horri nabigazio intuitiboa gehituta, mosaikoak fabrikatzen dituen enpresa lider baten eskaintzaren berri jakiteko aukera ematen du.

Bezeroarengan pentsatutako webgunea

 

Hasteko, Ezarriren estaldura duen igerileku baten hondotik ateratako argazki batek webgune berriko edukietan murgiltzera gonbidatzen gaitu. Eduki horiek oso ondo ordenatuta daude, goialdeko menu horizontal baten bidez, eta, azpimenu zabalgarriei esker, nabigazioa intuitiboa eta erraza da.

Webgunearen goialdean eta ezkerrean, hondo zuri baten gainean, Ezarriren logotipoa dago. Horrez gain, menu horizontala aurki dezakegu, ondorengo erlaitzak dituena: «Ezarri» izeneko atalak, zeinak enpresaren inguruko informazioa ematen duen, lau erlaitz ditu: «Zergatik Ezarri», «Gure ibilbidea» «Nazioartekotzea» eta «Arrakasta-kasuak». Lau erlaitz horiekin argi geratzen da Ezarriren enpresa-proiektuak eta gure balio erantsiek duten garrantzia.

Menu horizontaleko hurrengo atalak «Bildumak» izena du, eta enpresaren ekoizpenari buruzko lau erlaitz ditu: «Bildumak», «Kolorearen araberako bilaketa», «Katalogoak» eta «Nahasketen sorgailua». Azken horrek arrakasta handia dauka; asko erabiltzen dute arkitekto, diseinatzaile, dekoratzaile eta bezeroek beraiek, nahi duten konbinazioa aurkitzeko. Erlaitz horrek agerian uzten du Ezarriren ahalmena eta kalitatea.

Jarraian, «Ezarriren irtenbideak» atala dugu; eta, horren barruan, «Igerileku pribatuak», «Contract proiektuak», «Barne-dekorazioa» eta «Wellness» erlaitzak. Atal horretan dago Ezarriren giharra; proiektuak, erantzun azkarra eta eraginkorra ematen baitiegu, nola gauzatzen diren azaltzen da.

Ezarrin, bezeroarengan pentsatzen dugu, baita nola eman ahalik eta zerbitzu arretatsuena ere. Hori dela eta, «Arlo profesionala» izeneko atala dago goialdeko menu horizontalean, eta erlaitz hauek ditu:

 

   «Igerilekuen eraikitzaileak»

   «Arkitektoak eta barnealdeen diseinatzaileak»

   «Zeramika-banatzaileak»

 

Profesional mota bakoitzarentzako irtenbideak

 

Bezeroez, materialez eta Ezarriren mosaiko-bildumen diseinuez gain, ikuspegi teknikoari garrantzi handia eman zaio webgune berrian.

 

«Arlo teknikoa» atalean, alderdi espezifikoagoak daude; esaterako, «Jointpoint sistema». Sistema teknologikoki oso aurreratua da, Ezarrik bakarrik garatua. Horri esker, mosaikoa modu perfektu eta homogeneoan jar daiteke.

 

Jarraian, «Jartzeko eskuliburua» azpierlaitza dago, mosaikoa ongi instalatu ahal izateko. Eta, azkenik, bi azpierlaitz hauek daude: «Banatutako materialak» eta «Ziurtagiriak». «Ziurtagiriak» erlaitzean, Ezarri ISO 9001 kalitate-ziurtagiria lortu duen beirazko mosaikoen lehenengo enpresa dela aipatzen da. Ziurtagiri horrek gure kalitatea kudeatzeko sistema heldua eta eraginkorra dela aitortzen du, eta, era berean, etengabeko hobekuntzaren estrategiarekin dugun konpromisoa berresten du.

 

Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, menuan, «Harremanetarako» atala dago, horretarako beharrezko informazio guztia jasotzen duena. Gainera, formulario zuzen bat dauka. Halaber, «Harremanetarako» atalaren gainean, webgunearen hizkuntza hautatzeko aukera dago, baita blogera eramaten duen botoia ere. Hor, Ezarriri eta egiten ditugun lanei buruzko albisteak biltzen dira.

Hasierako orrian zehar

 

Hasierako orrian, menu horizontaleko zenbait eduki nabarmentzen dira. Irudi grafiko handi bat dago beti, eta nabigazioa oso intuitiboa da, erabiltzaileak klik baten bidez aurki dezan bila ari dena.

 

Hasierako orria aldatuz joango denez, irudien karrusel bat jarri da, zazpi aukera dituena:

 

   Igerilekuetarako mosaikoa.

   Wellness eta spa guneetarako estaldura.

   Bainugeletarako mosaikoa.

   Luxuzko igerilekuak.

   Barnealdeen dekorazioa.

   Igerilekuetarako estaldura.

   Safe-Steps sistema berria, ez irristatzeko.

 

Aukera horien barruan, atal bakoitzari dagokion informazioa ematen da.

 

Horren azpian, «Ezarri, Beirazko mosaikoa» izenburupean, aukera hauek agertzen dira, irudi deskriptiboekin: «Igerileku pribatuak», «Contract proiektuak», «Barne-dekorazioa» eta «Wellness».

 

Ondoren, «Bildumak» eta «Kolorearen araberako bilaketa» atalak daude, bai eta «Profesionalentzako irtenbideak» atala ere:

 

   «Igerilekuen eraikitzaileak».

   «Arkitektoak eta barnealdeen diseinatzaileak».

   «Zeramika-banatzaileak».

 

Horien azpian, Ezarriren webgune berriaren hasierako orrian, blogaren edukiak agertzen dira. Eta, amaitzeko, orri-oinean, berri gehiago ikusteko aukera ematen da, baita Ezarriren newsletter-era harpidetzeko aukera ere; izan ere, oso gomendagarria da.

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio ohituretatik prestatutako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako orrialdeak edo ikusitako bideoak). Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu ditzakezu.