Internazionalizazioa

Sortu zenetik, Ezarri enpresak nazioarteko bokazioa eduki du. Orain, 70etik gora herrialdera esportatu eta bost kontinenteetan saltzen dugu. Nazioarteko transakzioak Ezarriren negozioaren % 70 dira.

Sail eleaniztun bat daukagu, nazioartean esperientzia handia duena, eta agente- eta banatzaile-sare zabala dugu mundu osoan. Halaber, bi biltegi logistiko ditugu: bata Sassuolon (Italia) eta bestea Castellón (Espainia).

Bestalde, Ezarrik sektoreko azoka nagusietan parte hartzen du, nazionaletan eta nazioartekoetan, bai igerilekuen eta wellnessaren sektorekoetan bai zeramikaren eta barne-dekorazioaren sektorekoetan.