Ziurtagiriak

PRODUKTUEN ZIURTAGIRIAK

Ezarrik bere bilduma guztietako ziurtagiri orokorrak bezeroen esku uzten ditu.

KALITATE-ZIURTAGIRIAK

Ezarri ISO 9001 kalitate-ziurtagiria lortu duen beirazko mosaikoen lehenengo enpresa da. Ziurtagiri horrek gure kalitatea kudeatzeko sistema heldua eta eraginkorra dela aitortzen du, eta, era berean, etengabeko hobekuntzaren estrategiarekin dugun konpromisoa berresten du.

Ezarriren konpromisoa

  • Gure produktuetako erreferentzien % 95 biltegian edukitzeko konpromisoa hartzen dugu. Hala, gure bezeroei erreferentzia horiek ia berehala eskuratzeko aukera ematen diegu.
  • Entrega-epeak betetzeko konpromisoa hartzen dugu, gutxienez eskaeren % 97an.
  • Eskaerak % 99,5eko arrakasta-bermearekin bideratzeko konpromisoa hartzen dugu.

Gainera, produktuen ekoizpen osoa Lazkaoko (Espainia) gure instalazioetan egiten denez, hornitutako materialen gaineko kalitate-kontrolak erabatekoak dira: erabilitako beiraren sarrera-kontrola, mosaikoen neurrien eta kolorearen kontrola eta produktu amaituaren kontrola.

Ezarrik interesatuak dauden guztien esku jartzen du kalitate- eta ingurumen-politika (idatzi info@ezarri.com helbidera eskatu ahal izateko).

INGURUMEN-ZIURTAGIRIAK

Ezarri ingurumenaren zaintzarekin eta garapen jasangarriarekin kontzientziatutako enpresa da

Lehengai gisa erabiltzen dugun beiraren % 100 birziklatutakoa da.

Produktuen ISO 14021 ingurumen-ziurtagiria daukagu. Horren bidez, Ezarrik honako hau bermatzeko kontrol-sistema bat ezarrita daukala ziurtatzen da: erabilitako beiraren % 100 beira birziklatua dela eta Ezarriren mosaikoen gutxienez % 96ren lehengaia beira birziklatua dela –gainerako % 4a koloragarriak eta JointPoint® sistema dira–.

Era berean, ISO 14001 ingurumen-kudeaketako ziurtagiria daukagu. Horrek gure ingurumen-kudeaketako sistema heldua eta eraginkorra dela aitortzen du.

Eta, gainera, Ezarri enpresa Green Building Council elkartearen kidea da.

Informazio gehiago nahi al duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan