Ezarri, S.A. enpresak Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoa betetzen du, baita Informazioaren Gizartea Sustatzeko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 56/2007 Legean eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzen duen araudian ezarritakoa ere; hori dela-eta sortu du lege-ohar hau.
Ezarri SA da www.ezarri.com domeinuaren jabea.
Helbidea: Zubierreka Industrialdea 58
Donostia - Lazkao. PK: 20210 (Gipuzkoa)
Tel.: 0034-943-164800
Faxa: 0034-943-884066
helbide elektronikoa: info@ezarri.com
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan dago erregistratuta, 379. liburukian, 169. folioan, 6313. orrian, 1. inskripzioan.
IFK: ES/A-20063996
Ezarrri SA enpresak beirazko mosaikoa fabrikatu eta banatzen du.
Web-orri honen helburua uneko bezeroei eta erabiltzaile berriei enpresak eskaintzen dituen produktuei, zerbitzuei eta berritasunei buruz informazioa eskaintzea da. Web-orrian sartzeko erabiltzaile izan beharra dago, eta horrek, lege-ohar honetan adierazitako baldintza guzti-guztiak, inolako salbuespenik gabe, onartzea dakar berekin. Horregatik, web-orrian sartzen zaren bakoitzean lege-ohar hau irakurtzea gomendatzen dizugu, baldintzak aldatu egin baitaitezke.
Ezarri SA enpresak bere-berea du web-orri honen zerbitzua edota edukiak hobetzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, inori kontsultatu gabe eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.
Web-orri honetako edukiak irakurle guztiei informazio komertziala eta korporatiboa eskaintzeko sortu dira. Ezarri SAk ez du bere gain hartuko eduki horiek edo haien egiazkotasunak hirugarrenei eragin diezaieketen kaltea, ezta beste web-orri batzuetarako esteken bitartez baliatzen diren edukiek eragin diezazkieketenak ere.
Web-orri honetan eskainitako eduki guztien (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, sorkariak, softwarea...) jabea Ezarri SA da, eta, hala ez balitz, hirugarren pertsonak izango dira jabeak. Horiek erreproduzitzea baimenduko da iturria aipatzen bada eta gure web-orrian sartzeko esteka adierazten bada.
Ezarri SA ez da erabiltzaileek edukiak erabiltzeagatik sor daitezkeen kalteen erantzulea izango, ezta horiek indarrean dagoen edozein legezko xedapen urratzeagatik sor daitezkeen kalteena ere
Web-orri honek «cookieak» erabiltzen ditu. Cookieak zure ordenagailuan gordetzen diren testu-fitxategiak dira, eta haien helburua webguneari laguntza eskaintzea da, erabiltzaileek hura nola erabiltzen duten aztertzeko. «Cookie» horrek ez du, inolaz ere, zuri buruzko informazio pertsonalik eskainiko. Cookieak informazio estatistikoa biltzeko soilik erabiliko ditugu.
Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta horrela, fitxategi horiek ez instalatzeko aukera ere badu; dena dela, haiek ez instalatuz gero, baliteke web-orriak eskaintzen dizkion funtzio guztiak erabili ezin izatea.
Atariaren arduradunek ez dute beren gain hartuko bertan egon daitezkeen kanpoko estekekin lotutako inolako erantzukizunik.
Baldintza Orokor hauek Espainiako legeak arautzen ditu. Aldeek, hala nahi badute, egokitu ahal zaien beste edozein eskubideri uko egin eta erabiltzailearen bizilekuko epaitegien eta auzitegien menpe egotea onartzen dute gatazkak ebazteko.
EZARRI, S.A. como responsable del tratamiento, le informa que sus datos son recabados con la finalidad de contactar con el solicitante, atender sus consultas y peticiones y para envío de ofertas e información relacionada siempre con nuestra actividad. La base legal para el tratamiento de sus datos es el consentimiento del interesado al contactar con nuestra organización. Sus datos no se cederán a terceros salvo obligación legal. Cualquier persona tiene derecho a solicitar el acceso, rectificación, supresión, limitación del tratamiento, oposición o derecho a la portabilidad de sus datos personales, escribiéndonos a nuestra dirección arriba indicada, o enviando un correo electrónico a info@ezarri.com, indicando el derecho que desea ejercer. Puede obtener información adicional aquí.