Arkitektoak eta barnealdeen diseinatzaileak

Ezarri barne-diseinatzaileentzat

Zure proiektuetarako garatutako kolore eta formatu sorta zabala daukagu.

Ezarriko erreferentzien zorro zabalean, behar duzun mosaiko-estaldura aurkituko duzu, bai zure igerileku edo spa proiekturako, bai barnealdeak dekoratzeko.

Zure proiektuak pertsonalizatzen ditugu

Mosaikoaren inprimaketa digitala

Inprimaketa digitalari esker, mosaikoan edozein irudi ezar dezakegu, eta, hala, zure proiektua bakarra eta berdingabea izango da.

Nahierako nahasketak

Horrez gain, gure bezeroentzako nahierako nahasketak egiten ditugu. Ikusi nahasketen sorgailuaren bidez mosaikoarekin egin daitezkeen nahasketa ugariak.

Nahasketen sorgailua

Made in Spain

Ezarriren instalazioak

Gure mosaiko guztiak Lazkaon (Euskal Autonomia Erkidegoa, Espainia) dauzkagun instalazioetan ekoizten ditugu. Hala, ekoizpen-prozesu osoaren kalitatea guztiz kontrolatzen dugu. Gainera, gure erreferentzia guztien % 95 stockean edukitzeko konpromisoa hartzen dugu.

Gure bezeroei beren proiektuetan laguntzen diegu.

Ezarriren diseinu-saila

Ezarrik proiektu handietan espezializatutako sail bat eta diseinu sail bat dauzka zure proiektuan laguntzeko.

Eco friendly mosaikoa

Eco friendly mosaikoa

Ingurumenaren zaintzarekin eta garapen jasangarriarekin kontzientziatutako enpresa bat gara.

Erabiltzen dugun beiraren % 100 beira birziklatua da.

Produktuen ISO 14021 ingurumen-ziurtagiria daukagu, baita ingurumen-kudeaketako ISO 14001 ziurtagiria ere.

Testuren liburutegia

Testuren liburutegia

Ezarrik testura-mapen liburutegi bat du, 3d motako modelatze-programetan erabiltzeko.

Jarri gurekin harremanetan zure proiektuak behar dituen erreferentziak eskatzeko.

Informazio gehiago nahi al duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan

Nazioarteko esperientzia

Bai, esperientzia izateak beste maila bat ematen du. Bereziki, proiektu handiez ari garenean, beirazko mosaikozko instalazioez ari garenean. Izan ere, bikaintasuna lortu nahi da, eta ezustekoak ahalik eta gehien murriztu behar dira.

Hala bada, Ezarrin 30 urtetik gorako esperientzia daukagu, eta nazioartean ehunka proiektu egin ditugu.