Ibilbidea Ezarriren historian
1979ko abenduan hasi ginen mosaikoen ekoizle gisa lan egiten, Euskal Herrian, Ikaztegieta herrian.
Hasieratik, esportatzeko bokazioa eduki dugu. 1982tik, Frantziako merkatuan erreferente bat da Ezarri, eta, geroztik, beste herrialde askotan ere bai.
Beirazko mosaikoen lehenengo enpresa izan ginen puntuen sistema erabiltzen. Hala, JointPoint marka garatu genuen, mosaiko-panelatzean kalitatearen erreferente goren gisa.
Europan, Ekialde Hurbilean, Afrika iparraldean eta Latinoamerikan salmentak finkatu genituen. Ezarri nazioarteko erreferente bilakatu zen.
XXI. mendeari gure ekoizpen-instalazio guztiak berrituz ekin genion, eta, gainera, I+G+b saila eta diseinu-saila sortu genituen. Ahalmen berriak mende berrirako.
Biltegi automatikoa, 300.000 m2-ko edukierakoa, gure erreferentzien % 95 stockean edukitzeko eta gure bezeroei premium zerbitzua emateko funtsezko inbertsioa izan zen.
Merkatu berriak zabaldu zitzaizkion Ezarriri, gure zerbitzua eta kalitatea baloratzen zituztelako.
Beti punta-puntan, ekoizpenean garapen berriak martxan jartzeari dagokionez. Testurei eta akaberei zegokienez, mundu berri bat zabaldu zen inprimaketa digitalarekin.
INZU Group taldearen partaide izatera pasa gara, nazioartean aski ezaguna dena, arlo desberdin askotariko enpresak batzen dituena.
EZARRI, S.A. como responsable del tratamiento, le informa que sus datos son recabados con la finalidad de contactar con el solicitante, atender sus consultas y peticiones y para envío de ofertas e información relacionada siempre con nuestra actividad. La base legal para el tratamiento de sus datos es el consentimiento del interesado al contactar con nuestra organización. Sus datos no se cederán a terceros salvo obligación legal. Cualquier persona tiene derecho a solicitar el acceso, rectificación, supresión, limitación del tratamiento, oposición o derecho a la portabilidad de sus datos personales, escribiéndonos a nuestra dirección arriba indicada, o enviando un correo electrónico a info@ezarri.com, indicando el derecho que desea ejercer. Puede obtener información adicional aquí.