01 Aza 2017
Igerilekua

Zer koloretakoa emango du nire igerilekuko urak?

Galdera hori oso ohikoa da mosaikoaren kolorea aukeratu nahian dabilen edozein pertsonarentzat.

Uraren kolorea ez du aukeratutako beirazko mosaikoaren koloreak bakarrik baldintzatuko, beste faktore batzuek ere eragina dute, adibidez: uraren sakontasunak, igerilekua dagoen lekuaren argiak, inguruneak, igerilekua barrukoa edo kanpokoa izateak eta erabilitako argiztapenak.

Zenbat eta ur bolumen eta sakontasun handiagoa izan, orduan eta urdinagoa emango du igerilekuak. Eguzkiaren argia ere faktore garrantzitsua da. Zenbat eta argitasun handiagoa izan, orduan eta argiagoa emango du urak; aldiz, argi ahulagoa izateak ilundu egingo du. Igerilekua landarediz inguratuta badago, berdeagoa eta ilunagoa emango du; basamortu itxurako paisaia batez inguratuta badago, berriz, urak argiagoa emango du.

Aurretik aipatutako faktoreak kontuan hartuta, mosaikoaren aukeraketa erabat arrakastatsua izateko jarraibide batzuk emango ditugu.

Tonalitate zuriko mosaikoak

Tonu zuriko mosaikoak jarriz gero –Carrara, Perla, Diamond edo 2545-a motakoak, kasu– urak zeru-urdin argiko tonalitatea izango du.

Tonalitate beix eta arrosako mosaikoak

Ur tonalitate berdexkak lortzeko ezin hobeak. Mosaikoaren kolorearen arabera, argiagoak edo ilunagoak izango dira.

Erreferentziak hauek lirateke, adibidez: Marfil, Arena, Nacar, 2514-b, 2576-, 2596 edo 2597

Tonu griseko mosaikoak

Mosaikoaren tonua grisa bada –esaterako, Inox, Cuarzo, Stone, 2660-a edo 2522-b–, uraren koloreak berde-grisaxka izateko joera izango du.

Mosaiko urdin argi-berdexkak (2508-a, 2518-b eta 2529-b)

Gure kolore urdin-berdexkek –adibidez, Azur, Sky, 2521-b, 2508-a, 2518-b p 2529-b erreferentziak– kolore urdin argi turkesa emateko joera daukate.

Mosaiko urdinak

Gure urdin erreferentzia guztiek –adibidez, Ocean, Zafiro, Blue Lagoon, 2505-a edo 2503-d–, ur kolore urdina ematen dute: urdin argia, tonu argiek; urdin biziak, berriz, ilunenek.

Tonu beltz iridiszente eta berde iluneko mosaikoak

Kolore mota horiek –adibidez, Ebano, 2502, Capricorn eta Lava erreferentziak– ibaiko ur naturalaren edo goi-mendietako aintziren estiloa eta kolorea ematen dute.

Partekatu