27 Mar 2017
Igerilekua

Boli koloreko igerileku ederra Toscanako olibondoen artean

Toscanaren bihotzean, Europan denik eta helmuga turistiko erakargarrienetako batean, Pisa, Siena eta Florentzia hiri ederrak inguruan, nekazaritza-turismoko establezimendu bihurtutako landetxe batek eskaintza handitzea erabaki zuen, infinity estiloko igerilekua eskainita, bezeroek freskotasun eta atseden beteko giroa izan zezaten, paisaiarik ederrenaz inguratuta. Ezarri Mosaicok erronka onartu zuen eta egin duen igerilekua Italiako eskualde eder horretako nekazaritza-turismoko erreferentzia bihurtu da.

Ezarrik izugarri gustuko ditu erronkak, eta bezeroak jarritako helburuak kalitate gorenarekin betetzea. Horren adibide da Monte Casone landetxea, Toscanaren erdian kokatua, mahatsondoz eta olibondoz beteriko paraje eder batean, eskualdearen xarma bereizgarria duena.

Hartu kontuan Monte Casone Volterra eta San Gimignano herri mitikoetatik oso hurbil dagoela. Landetxe zoragarri horren jabeek atsegin handiz dioten bezala, «Monte Casone zeru zati bat da lurrean, ikuspegi zoragarria eskaintzen duena».

Monte Casoneko igerilekua da landetxearen erakargarri nagusietako bat. 14 m x 10 m neurtzen du eta erromatar estiloko eskailera bat dauka, eta kokatuta dagoen ingurunea are gehiago edertzen du.

Azken emaitza espero bezalakoa izan zedin, igerilekuan erabili behar zen kolorea tentuz hautatzekoa zen.  Etxearekin eta ingurunearekin bat egin zezan, azkenean, boli kolorea hautatu zen, Ezarriren Iris bildumakoa: http://www.ezarri.com/referencias/marfil/. Emaitza sekulakoa da.  Igerilekuko eskaileretan, boli kolore irristagaitza erabili zen, segurtasun handiena izan zezan.

Gainera, Monte Casone landetxea hiru etxebizitza bereiziz osatuta dago, baina guztiak diseinatu eta hornitu dituzte bisitariak esperientzia zoragarria izan dezan; etxean bezain eroso senti dadin, baina Toscanako muino leunen artean.

Erronka handi bati egin zion aurre, beraz, Ezarrik, igerilekua ere paregabea izan behar zenez. Eta halaxe da.

Partekatu