Igerilekuen eraikitzaileak

Ezarri igerileku-eraikitzaileentzat

Zergatik da mosaikoa zure igerilekua estaltzeko aukerarik onena?

Uraren xurgapen ia hutsa, produktu kimikoekiko erresistentzia eta gogortasuna dira, igerilekuaren formetara egokitzeko ahalmenarekin batera, bere abantaila tekniko handiak.

Gainera, estetikari dagokionez, 300dik gora koloreko sorta bat beti stockean daukagu, hainbat testura eta formatutakoak; besteak beste, akabera irristagaitzekoak. Beraz, zaila da nahi dugun efektua ez aurkitzea.

Ez dira ahaztu behar koloreak pertsonalizatzeko aukerak eta inprimaketa digitalak ematen dituen sormen-aukerak.

Eta, gainera, materiala ekologikoa da: lehengaia % 100 beira birziklatua da.

Beti kalitate handienaren bila

Zure igerilekuaren akabera, estetikaren nahiz teknikaren aldetik, ezberdina izatea nahi dugu, eta mosaikoen instalazioa erraza, sinplea eta kalitatezkoa izatea.

Kolore, testura eta formatu aukera zabala. Beti stockean

Hirurehundik gora erreferentzia dauzkagu, testura distiratsu, satinatu, mate eta irristagaitzekoak, eta, gainera, 3 formatutan: 2,5x2,5, 3,6x3,6 eta 5x5 cm-koak. Gure produktuetako erreferentzien % 95 baino gehiago biltegian edukitzeko konpromisoa hartzen dugu. Hala, premium zerbitzua eskaintzen dugu, ia berehala eskuratu baitaitezke.

JointPoint sistema

JointPoint sistema

Jartzen erraza izatea, jartzeko orduan % 25eko denbora aurreztea eta akabera bikainak dira bere abantaila nagusiak.

Ezarrik duela 20 urte baino gehiago garatutako panelatze-sistema berritzaile eta esklusiboa da. Horri esker, teselak erraz, ezin hobeto eta modu homogeneoan jartzen dira.

Corner akaberako pieza

Corner akaberako pieza

Mosaiko irristagaitzen testura berbera duen Corner pieza berri eta berritzaile honek zure igerilekurako premium akabera eskaintzen dizu.

Informazio gehiago nahi al duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan