Gure ibilbidea

Ibilbidea Ezarriren historian

1979

Hasiera

1979ko abenduan hasi ginen mosaikoen ekoizle gisa lan egiten, Euskal Herrian, Ikaztegieta herrian.

Ezarriren sorrera
1982

Lehenengo pausoak eman genituen Frantziako merkatuan

Hasieratik, esportatzeko bokazioa eduki dugu. 1982tik, Frantziako merkatuan erreferente bat da Ezarri, eta, geroztik, beste herrialde askotan ere bai.

Ezarri nazioartekotzea
1991

JointPoint sistemaren merkaturatzea

Beirazko mosaikoen lehenengo enpresa izan ginen puntuen sistema erabiltzen. Hala, JointPoint marka garatu genuen, mosaiko-panelatzean kalitatearen erreferente goren gisa.

Mosaikorako Joint Point sistema
1994

Nazioarteko sendotzea

Europan, Ekialde Hurbilean, Afrika iparraldean eta Latinoamerikan salmentak finkatu genituen. Ezarri nazioarteko erreferente bilakatu zen.

Ezarri mundu osora hedatzea
2000

Instalazio berriak Lazkaon

XXI. mendeari gure ekoizpen-instalazio guztiak berrituz ekin genion, eta, gainera, I+G+b saila eta diseinu-saila sortu genituen. Ahalmen berriak mende berrirako.

Ezarriren fabrika Lazkaon
2006

Biltegi automatikoa ezarri genuen

Biltegi automatikoa, 300.000 m2-ko edukierakoa, gure erreferentzien % 95 stockean edukitzeko eta gure bezeroei premium zerbitzua emateko funtsezko inbertsioa izan zen.

Ezarriren biltegi automatikoa
2013

Asia hego-ekialdea, AEB eta Kanada

Merkatu berriak zabaldu zitzaizkion Ezarriri, gure zerbitzua eta kalitatea baloratzen zituztelako.

Ezarri mundu osora hedatzea
2016

Inprimaketa digitalaren aroa

Beti punta-puntan, ekoizpenean garapen berriak martxan jartzeari dagokionez. Testurei eta akaberei zegokienez, mundu berri bat zabaldu zen inprimaketa digitalarekin.

Ezarri mundu osora hedatzea