Kalitate-egiaztapenak

Deskargak

Ezarri ISO 9001 Kalitate-egiaztagiria lortu duen beira-mosaikoko lehenengo enpresa izan da. Egiaztagiri horrek gure kalitatearen kudeaketa-sistemaren heldutasuna eta eraginkortasuna aitortzeaz gain, etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoa ere berresten du.

ezarriren konpromisoa

  • Gure produktuen erreferentzien %95 biltegiratuta egoteko konpromisoa hartzen dugu. Horrela, gure bezeroei, ia berehalako eskuragarritasuneko zerbitzua eskaini diezaiekegu.
  • Eskaeren %97an, gutxienez, emate-epeak betetzeko konpromisoa hartzen dugu.
  • Eskaeren %99,5 arrakasta-bermearekin izapidetzeko konpromisoa hartzen dugu.

Gainera, fabrikazio osoa Lazkaon (Espainian) ditugun instalazioetan egiten da eta, horrenbestez, emandako materialen gaineko kalitate-kontrolak erabatekoak dira: erabilitako beiraren sarreraren kontrola, mosaikoen dimentsioen eta kolorearen kontrola eta amaitutako produktuaren kontrola.