EZARRI

Enpresa

ezarri beirazko mosaiko fabrikazio enpresa lider bar da.
30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, eraberritze, kalitate, zerbitzuaren bikaintasun eta hedatze internazionalean oinarritutako enpresa proiektu baten alde egiten dugu, hazkunde iraunkor estrategia bat oinarri bezala izanda.
Azken teknologia erabiliz egunero gure 150 erreferentzia baino gehiagoren 8000 m2 baino gehiago ekoizten dugu eta zerbitzuan mundu guztiko gure bezeroentzat bikaintasuna bilatzen dugu.

Kalitatea

ezarri ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria lortu duen beirazko mosaikoen lehen enpresa da, non prozesu osoan zear gure kalitate kudeaketaren eraginkortasuna bermatzen duen.
Gainera gure produktuen ia berehalako erabilgarritasuna eskaintzea hitzematen dugu, entrega-epeak hertsiki betetzen ditugu eta eskaerak ia %100-eko arrakasta bermearekin bideratzen ditugu.

Iraunkortasuna

ezarri ingurumen zaintze eta garapen iraunkorrean erabat kontzientziatua dagen enpresa bat da.
Lehengai bezala erabiltzen dugun beiraren %100 birziklatua da.
Green Building Council elkartearen kide garen enpresa bat gara eta ISO 14021 Produktuaren Ingurumen Ziurtagiria, ISO 14001 Ingurumen Kudeaketa Ziurtagiria eta EPD Ingurumen Ziurtagiria ditugu, non ezarri-ren CO2-aren igorpena metro karratuko 3,84 kilokoa soilik dela egiaztatzen duen.

Internazionalizazioa

Gure ekoizpenaren 70%-a esportatzen dugu, 5 kontinenteetan eta 70 herrialde baino gehiagotan salduentak eginez.
Mundu guztian agente eta banatzaile sare zabala eta bi saltegi logistiko ditugu; bat Sassuolo-n (Italia) eta bestea Castellon-en (Espainia).
Gainera maila internazionalean azoka sektorial nagusietan parte hartzen dugu.